Durangon, igerilekuetara sartzeko biribilgunearen irteeran dagoen zebrabidea Izurtza herrigunera gerturatzea eta txaleten aldeko espaloia amaitzea proposatzen dute. Oinezkoen segurtasuna hobetzeko bai, baina ibilgailuen abiadura gutxitzeko ez direla neurri egokiak uste du Lorea Muñoz alkateak. HAPO berria lantzeko tailerretan herritarrekin landuko dute gai hori.