Santo Tomasen txakurrak lotuta izateko eskaera egin dute

Joseba Derteano 2017ko aza. 15a, 09:50

Gero eta gehiago dira Durangotik Santo Tomas parkera euren txakurrekin oinezean joaten diren pertsonak. Santo Tomas ondoan umeendako parke bat dago, eta batzuek txakurrak lotu barik uzten dituzte gune horretan.

Gainera, jabe batzuek parkeko elementuetan gora eta behera ibiltzen uzten diete txakurrei. Jarduera mota horien berri eman diote herritarrek alkateari. Ildo horretatik, “umeen parkea umeentzat dela eta ez txakurrentzat”, gogoratu du Lorea Muñoz alkateak, eta inguru hartan “txakurrak lotuta” eramateko eskatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!