Izurtzan harrera ona izan du Plan Orokorra azaltzeko batzarrak

Joseba Derteano 2017ko aza. 7a, 10:40

Hiri Antolamendurako Plan Orokor berria onartzeko bidean, udalak prozesu berriari hasiera eman zion urriko azken asteburuan, herritarren aurrean egindako aurkezpen baten bidez.

Aurkezpenak izandako harreragaz gustura daude udal arduradunak. 20 izurtzarrek baino gehiagok bertatik bertara jarraitu zituzten herriguneko pilotalekuan udal ordezkariek emandako azalpenak.

Azalpenen ostean, galdera txanda ireki zuten herritarren zalantzak argitzeko. Batez ere, prozesuari buruzko galderak egin zituzten.

Herritarren aurreko aurkezpenaren ostean, hurrengo urratsa egituratzen hasiko dira. Arloz arloko tailer bereziak egingo dituzte. Bertan, gai arlo konkretuagoei buruzko zenbait lanketa garatuko dituztela jakinarazi du udalak. Oraindik ez dago egunik finkatuta tailer horiek gauzatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!