Denboragaz “egoera okerrera” egiten ari den ustea dutela jasotzen du gutunak. “Batek baino gehiagok ustekaberen bat edo beste izan du espaloitik zihoala edo bere etxerako sarrera-irteeretan”, abisatu dute. 2015ean Aldundiak Bizkaiko errepideen garapenaren inguruan egindako azterketaren arabera, 6.400 ibilgailukoa da, batez beste, eguneko trafiko emaria. “Dentsitate izugarria” da, udalaren esanetan.
Egoera konpontzeko, Segurtasun Saileko arduradunekin zein Durangoko Ertzaintzagaz bildu izan dira, baina ez dute lortu “egoera hobetuko lukeen benetako emaitzarik”. Horrela, “ezbehar larriren” bat gertatu aurretik irtenbideak “bizkor” emateko eskatu dute.