Elorrioko eta Izurtzako jaiak

Izurtzan Santo Tomas eguna ospatuko dute domekan

Joseba Derteano 2017ko ira. 7a, 10:02

Herrigunetik urrun samar dago Santo Tomas ermita, baina hori ez da oztopo urtero-urtero jaietako bigarren domekan ermita ingurua jendez betetzeko.

Tradizioari eutsiz, Mendigain dantza taldeak saioa eskainiko du mezaren ostean. Ondoren, bazkaritara batu aurretik bertso saioa eskainiko dute Manu Goiogana eta Oihana Iguaran bertsolariek.

Ermitaren ondoan dagoen aterpe batean jan-edana eskaintzen dute urtero. Iaz Durangaldeko Angelman sindromearen inguruko elkarteak kudeatu zuen barra. Esperientzia ona izan zutela-eta, aurten errepikatzea erabaki dute elkarteko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!