Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake eta oinarrietan zehazten diren datuekin batera (www.izurtza.net webgunean ikusgai) irailaren 29a izango da gutunazala udaletxera eramateko azken eguna. Izurtzako Kultura Batzordeak eta Jai Batzordeak osatutako epaimahaiak urriaren azken astean jakinaraziko du irabazleen zerrenda.
Argazkiekin erakusketa
Abenduaren 6an, gazta, ardoa eta ogia produktu nagusiak izaten dituen azokan erakusketa egingo dute aurkeztutako argazki guztiekin. Plaza ondoko jubilatuen lokala erabiltzen dute erakusketa atontzeko.