Birigarro eta uso pasoak zotz egingo dituzte Izurtzan

Joseba Derteano 2017ko abu. 29a, 13:39

San Iurgi ehiza elkarteak usoen eta birigarroen pasoak banatzeko zozketa bi egingo ditu irailean. Lehenengoa irailaren 15ean, 19:00etan, izango da Izurtzako Argintxu elkartean. Bertan irailerako eta urrirako pasoak zozketatuko dituzte.

Bigarrena irailaren 29an egingo dute ordu eta toki berdinean.Kasu honetan azarorako eta abendurako pasoak banatuko dituzte. Zozketak Bitañon eta Mendiganen kokatutako lerroetarako dira. Bitañon launa postuko bi lerro daude eta Mendiganen zazpiko bat. Izen-emate orriak Herriko tabernan, Antonio Txiki okindegian eta gasolindegian daude. Lehen zozketaren kasuan orriak irailaren 13ra orduko entregatu behar dira udaletxeko atarian duten buzoian eta bigarrenaren kasuan irailak 25 baino lehenago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!