Irisgarritasuna hobetuz, ate berria jarri dute jubilatuen lokalean

Joseba Derteano 2017ko uzt. 20a, 09:01

Eraginkortasun energetikoa bilatuz, hainbat lan egiten dabiltza udal eraikinean.

Eraginkortasun energetikoa bilatuz, hainbat lan egiten dabiltza udal eraikinean. Orain aste bi lehenengo pisuko leiho denak aldatu zituzten eta aurreko astean berdina egin zuten beheko aldekoekin. Lan horien barruan tabernako eta jubilatuen lokaleko ateak ere aldatu dituzte. Lehengo ateak zaharkituta zeuden eta ez ziren irisgarriak. Oraingoak irisgarritasun neurrietara lotuta daude. Esaterako, atea zabalagoa da, gurpildun aulkiei sarrera errazteko. Lan horiek guztiak egiteko, 24.600 euroko laguntza jaso dute Aldunditik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!