Maialen Sarasua irabazle jaietako kartel lehiaketan

Joseba Derteano 2017ko uzt. 4a, 11:19

Irailean izango diren Izurtzako jaiak Maialen Sarasua izurtzarraren kartelak iragarriko ditu.

Aurtengo lehiaketara aurkeztu diren hiru hautagaietatik Sarasuarena aukeratu du Kultura Batzordeak eta herritarrek osatzen duten epaimahaiak. Kartelako irudiak Erdoitzako Andra Mari  jaietako hainbat
ekintza islatzen ditu eta, besteak beste, horregatik aukeratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!