Angelman elkartekoen esku Izurtzako jaietako barra

Joseba Derteano 2017ko eka. 26a, 09:50

Irailean Izurtzan ospatzen dituzten jaietako egun nagusietako bat Santa Ageda ermitaren inguruan antolatzen duten egunpasa da. Ermitaren ondoan aterpe bat dago eta bertan, taberna estilora, jan-edana banatzeko barra bat jarri ohi dute.

Iaz, herritar talde baten esku barik, elkarte baten esku utzi zuten barra horren kudeaketa: Durangaldeko Angelman Sindromea elkartearen esku. Aurten ere elkarte bereko kideek kudeatuko dute barra.

Iazko esperientziagaz gustura geratuta, aurten errepikatzeko prest daude Durangaldea Angelman elkarteko kideak. Jan-edanagaz batera, elkartearen inguruko eskumuturrekoak zein gaixotasunaren inguruko liburuxkak ere eskuragarri jarriko dituzte, beste material bategaz batera.

Santa Ageda ermitaren inguruan egiten den jaieguna jaietako jendetsuenetakoa izaten da. Dantzariak eta bertsolariak izaten dira mezaren ostean, eta eguerdian denek elkarregaz bazkaltzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!