Bizilekuak egiteko eskaintzara ez da enpresa sustatzailerik aurkeztu

Joseba Derteano 2017ko eka. 20a, 08:43

Garauntza inguruan etxebizitza tasatuak egiteko eskaintzara ez da enpresa sustatzailerik aurkeztu. Sustatzaileak erakartzeko amu moduan, saldu barik geratu zitezkeen bizileku batzuk erosteko konpromisoa jaso zuen udalak baldintza orrian, baina, hala ere, ez da proposamenik jaso.

Orain, “egoera aztertzeko eta aurrera begira zer bide aukeratu erabakitzeko”, batzar bat egingo dutela adierazi du Lorea Muñoz alkateak.

Azken urteetan Izurtzako biztanlerian eman den beherakadari aurre egiteko modua da Garauntzan bizilekuak eraikitzea. Egun etxebizitzen salmenta sasoi batekoa bezain emankorra ez denez, eta sustatzaileak konbentzitzea gaitza denez, berme batzuk eskaini gura zizkien udalak, saldu barik geratu zitezkeen etxebizitza batzuk erosteko konpromisoa hartuz. Lau bizileku erosteko adinako kreditua eskatzeko prest zeuden.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!