Lehenengotan, enpresa batek ekarriko du galdararako beharrezko erregaia, baina, aurrera begira, herriko basoetatik hornitzea da helburua. “Hainbat baso ditugu, eta horiei ahalik eta aprobetxamendurik handiena ateratzea gura dugu”, adierazi du Lorea Muñoz alkateak.
Epe luzera dirua aurrezteko modua izan daitekeela dio. Sistema berriagaz elektrizitatearen menpekotasunetik irteteko helburua ere badute.
Hoditeria berria udaletxeko gela denetara heltzen da. Beroari eusteko, sentsore bidezko kristalezko atea jarri dute harrerara sartzeko pasilloan.
Gainera, harguneak prest utzi dituzte etorkizunean plazaren beste aldeko eraikinera (medikuaren kontsulta…) luzatzea erabakiko balitz ere.
Berokuntza sistema berria martxan jartzen denean, mugikorretik kontrolatu ahalko dute aplikazio baten bidez.