Alokairurako diru-laguntzak emango dituzte Izurtzan

Joseba Derteano 2017ko eka. 7a, 11:15

Izurtzan, udalak diru-laguntzak eskainiko ditu alokairuko etxebizitza eskuratzeko. Guztira, 500 euroko diru atala bideratu dute helburu horretara.

Ordenantza behin-behinean onartu dute azken udalbatzarrean, eta alegazioen epea amaituta emango diote behin betiko onarpena. Ordenantzak jasotzen duenez, urrian hasiko da laguntzak eskatzeko epea. Laguntza eskatzeko baldintzak jasotzen dituen ordenantza udaletxean dago  eskuragarri.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!