Izurtzan Santa Agedako taberna kudeatzeko aukera dago

Joseba Derteano 2017ko mai. 30a, 15:45

Izurtzan San Ageda eguna ospatzen dute, urtero, izen bereko ermitaren bueltan. Herriko jai nagusien barruan izaten da, eta aurten irailaren 3an ospatuko dute.

Mezaren ostean dantza saioa egoten da, eta baita bertsolariak ere. Ermitaren inguruan jan-edaneko taberna bat jartzeko aukera eskaintzen du udalak. Aurten, taberna hori eramateko interesa dutenek bihar arteko epea dute udalean jakinarazteko. Iaz, esaterako, Durangaldeko Angelman Sindromea elkarteko kideek kudeatu zuten taberna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!