anboto.org

Bigarren eskuko produktuen azoka egingo dute bihar

  Gizartea  Izurtza

Izurtzako Udalak bigarren eskuko produktuen azoka antolatuko du zapaturako. Pilotalekuaren luze-zabala liburu, arropa eta bestelako produktuekin beterik egongo da 10:00etatik 14:00etara bertaratzen diren erosleen zerbitzura.

Azoka ez da eguneko ekimen bakarra izango. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Muxika eta Ibarruriko emakumeek antzeztutako Gure Etxe Bakarra lana ikusteko aukera dago Izurtzako elizan. Sarrera doakoa da. Emakumeek azken 80 urteetan izan duten bizimoduari buruzkoa da. Hiru neskatilek abiaraziko dute istorioa argazki zahar batzuk aurkitzean. Neskatila horiek amonari galdezka hasiko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa