Jesus Uriarte 100 urteko gudari izurtzarra hil da

Anboto 2017ko urt. 14a, 12:14

Irailean bete zituen 100 urte, eta horregatik, udalak omenaldia egin zion jaien bueltan. Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 17:00etan, Izurtzan.

Gerra Zibilean parte hartu zuen Uriartek, beste anai bigaz batera; trintxerak egiten ipini zuten, ANBOTOri emandako elkarrizketan gogoratu zuenez. Gero, frankistek lan batailoietara eraman zuten. Berez Diman jaioa zen, baina Izurtzara ezkondu zen gaztetan. Guzti horren kontakizuna egin zuen elkarrizketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!