Egurrez egindako gune berria gehitu diote Izurtzako jolas parkeari

Anboto 2016ko ira. 28a, 13:39

Egurrezko 15 bat zutabe bata besteari josiz osatu dute gune berria.

Santo Tomas ermitaren ondoan egin duten umeentzako jolas parkeak gune berri bat dauka. Parkea egiteko erabili duten filosofiari jarraituz, baliabide naturalakin egin dute. Oraingoak egurrezko egitura du. Egurrezko 15 bat zutabe bata besteari josiz osatu dute. Parke osoaren antzera umeen irudimena sustatzeko helburua du gune berriak ere.

Azken gehikuntza honekin udalak amaitutzat ematen du jolas parke berria. Parkearen filosofia berezia ez da oharkabean igaro. Udal ordezkarien esanetan Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritatik deitu diete parkearen inguruan galdetu eta aholkuak eskatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!