Izurtzako Santo Tomasen amaitu dute umeentzako jolasleku berria

Naturako elementuekin lotuago dagoen jolasleku berria prest dago Santo Tomasen.

Zuhaitz enborrak, belar naturala (kolpeak malgutzeko zorua kenduta), harriak, landareak eta bestelako elementu naturalak erabiliz atondu dute jolasleku berria Izurtzako Santo Tomas parkean. Aurretik zegoen jolaslekuko elementu batzuk ere berrerabili dituzte berriztatu ostean: eserlekuak eta txirrista, esaterako. Umeek irudimena lantzeko estimulua izan gura du jolasleku berriak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!