30 kilo janari batu dituzte sahararrei laguntzeko

Anboto 2014ko urt. 24a, 08:00

Herria auzo elkarteak Izurtzan 30 kilo janari batu ditu aurten, Saharako errefuxiatuei laguntzeko Durangaldean urtero abiatzen duen janari bilketaren barruan. Dilistak, pasta, atun latak…

Izurtzarrek denetariko elikagai iraunkorrak eraman dituzte udaletxera edo mediku kontsulta dagoen eraikinean egokitutako gunera. Dagoeneko eraman dute batutako janari guztia Herriak Durangon duen egoitzara.

Aurtengo janari bilketa aurreko urteetakoaren parekoa izan dela adierazi dute udal arduradunek, eta ekimena baikorki baloratu dute. Euskal Herri osoan batutako produktuekin, otsailean Euskal Karabana Solidarioa abiatuko dute Tindufeko kanpalekura, bertako saharar errefuxiatuei laguntzeko.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!