Saharako errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa

Anboto 2013ko aza. 14a, 11:09

Herria auzo elkartearen kanpainagaz bat eginda, janaria batzeko tokia bideratu du udalak

Herria auzo elkartearen kanpainagaz bat eginda, janaria batzeko tokia bideratu du udalak.

 

Durangoko Herria auzo elkarteak Saharako errefuxiatuei laguntzeko janarien eta lehen premiako produktuen bilketa egiten du urtero. Aurreko aldietan legez, aurten ere Izurtzako Udalak bat egingo du ekimen horregaz, eta janariak uzteko bilgune bi bideratu dituzte: Udaletxea bera (11:30etik 15:00etara) eta medikuen kontsulta. Honako janari ez galkor edo produktu hauek eraman daitezke: pasta, arroza, lekaleak, azukrea, sardinak eta konpresak.

 

Urtarrilaren 16ra arte egongo da zabalik Herria auzo elkartearen kanpaina. Ondoren, otsailean batutako produktuekin Karabana Solidarioa abiatuko dute Tindufeko kanpamendura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!