Nagusientzako ekintzak prestatzen hasi dira eguen arratsaldetan

Anboto 2012ko aza. 11a, 08:41
Orain arteko saio bietan barreterapia eta memoria lantzeko ariketak egin dituzte

Orain arteko saio bietan barreterapia eta memoria lantzeko ariketak egin dituzte.

 

Jubilatuen elkarteko egoitzan nagusiei begirako ekintzak antolatzen hasi dira eguen arratsaldero, 17:30etatik aurrera. Herrian jubilatuei begirako eskaintza zabaltzea da helburua. Herritar batek proposatu ondoren, udalagaz batera aurrera eramandako ekimena da.

 

Orain hiru eguen izan zuten lehenengo saioa. Orduan barreterapia ariketak egin zituzten, ekimenari umore onagaz ekiteko. Joan zen astean memoria landu zuten jolasen bidez eta atzo feltrozko eskulanak egiten jardun zuten.

 

Orain arteko saioetara hamar bat lagun batu dira eta oso gustura dabiltzala adierazi du Maialen Sarasua zinegotziak. Jende gaztea ere hurreratu izan da aurreko saioetara. Sarasuaren esanetan, “nagusiei zuzendutako ekimena bada ere, edonor etorri daiteke bertara; zenbat eta gehiago  batu giro hobea egoten da, eta hartuemanak sendotzeko modua ere izan daiteke”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!