Udalaren jabetzako Urkiolako 'Txakurzulo' jatetxea zena alokagai

Anboto 2011ko mar. 26a, 10:30

Urtebete darama Txakurzulo jatetxea izandakoak hutsik; alokagai ipini gura du udalak berriro

Urtebete darama Txakurzulo jatetxea izandakoak hutsik; alokagai ipini gura du udalak berriro Izurtzako Udalaren jabetzakoa den Urkiolako Txakurzulo jatetxea izandakoa alokairuan emateko baldintzak onartu zituzten, joan zen barikuko udalbatzarrean, Ezker Abertzaleko udal gobernuak eta oposizioko jeltzaleek, aho batez. Iaz arte jatetxea eta landa-etxea hartzen zituen eraikinari erabilpenen bat emateko beharra nabarmendu zuten alderdi biek udalbatzarrean. Udalaren 2011ko aurrekontuen baitan eraikinaren alokairuagatiko diru-sarrera berreskuratzeko modua ipintzeko eskatu zuten jeltzaleek, udalarentzat \"urtean 20.000 euroko diru-sarrera\" suposatu duela-eta.

Zerbitzu publikoa lehenetsi

Eraikina alokairuan emateko joan zen barikuan onartu zuten baldintza-orrian esleipena egiteko udalak, batetik, eskaintza ekonomikoa eta, bestetik, eskatzaileak proposatzen duen jarduera baloratuko dituela jakinarazi zuten. Iker Ballarin zinegotziaren berbetan, eraikin horretan taberna, aterpetxea edo zerbitzu publikoren bat ezartzea lehenetsiko du udalak. Baldintza-orria BAOan argitaratu ondoren, hamabost eguneko epea izango dute interesdunek euren proposamenak bidaltzeko, eta hilabete baten buruan egingo dute esleipena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!