Lehen frontenis txapelketa Izurtzan

Anboto 2008ko mai. 21a, 13:49

Lehenengo frontenis txapelketa antolatu dute Izurtzan datorren maiatzaren 30 eta 31erako. Mendigain gaztelekuko kideek antolatu dabe txapelketa eta jendea animatzeko deia egin dute.

Txapelketa Izurtzako frontoian jokatuko da eta izena emateko interesatuek frontoira bertara edo udalera jo beharko dute. Honekin batera partehartzaileen jokatzeko ordutegiak zehaztuko dira zozketa baten bitartez. Bestalde, txapelketan parte hartzeko 10 € bikoteko eman beharko dira.
Txapelketako sariak ondorengoak izango dira:

1- Batzen denaren %70, kopa eta txanpan botila.
2- Batzen denaren %30 eta kopa.
3- kopa.


Honen inguruan informazio gehiago behar duenak hurrengo telefono honetara deitu dezake: 94 681 5191 (izurtzako gaztelekua).
  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!