Iurretako 100 emakume baino gehiago beldurraren kontra ahotsa altxatuta

Anboto

Vivir Quintanaren Canción sin miedo abestiaren bertsio elebiduna grabatu dute indarkeria matxistaren aurka. Azaroaren 23an izango da estreinaldia, 18:30ean, Ibarretxe kultur etxean.

Iurretako adin eta jatorri askotariko 100 emakume baino gehiago elkartu dira, Vivir Quintanaren Cancion sin miedo abestiaren bertsio elebiduna kantatu eta grabatzeko. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan sortutako ekimena izan da. Anderebide elkarteak, Auskari taldeak eta Goiuriko Ama elkarteak bultzatutako ekimena izan da, Iurretako Udalagaz batera. 

Azaroaren 23an erakutsiko dute jendaurrean, Ibarretxe kultur etxean. Emanaldia 18:30ean izango da. Ekimenean parte hartu duten emakumeek abestia gaztelaniaz (jatorrizkoa), euskaraz eta frantsesez abesteko aukera izan dute. Grabazioa azaroaren 15ean egin zuten, eta aurretik hainbat entsegu izan dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!