Maiztegi guraso elkarteak umeentzako janari "duina" aldarrikatuko du Iurretan

A.B.

Maiztegi guraso elkarteak aurretik egindako protesta bateko irudia

Elkarretaratzera deitu dute gaurko Ibarretxe kultur etxearen aurrean, 17:30ean.

Eskola publikoan janari "duina" eman dadin eskatzeko elkarretaratzera deituta daude gaur arratsaldean herriko gurasoak. Maiztegi guraso elkarteak deitu du protesta, eskolako jantokian sortutako arazoriari Eusko Jaurlaritzak irtenbide bat eman diezaion eskatzeko. 

Elkarretaratzea Ibarretxe kultur etxearen aurrean egingo dute, 17:30ean. Jakitera eman dutenez, "gure ahotsak batuko ditugu, gure haurrek metezi duten jateko duina aldarrikatzeko". Protesta zaratatsua izango da, beraz kazoelak, egurrezko koilarak eta zarata egiten duten objektuak eramatera gonbidatu dituzte. 

Aurretik pankartari "kolorea eta bizitza emateko" hitzordua egin dute eskola aurrean; 16:30ean elkartuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!