Ertzaintzak jakitera eman duenez, eguenean Iurretako baratze eremu batean liskar bat zegoela eta deia jaso zuten. Bertaratu zirenean, pertsonak identifikatu eta lekua ikuskatzen hasi ziren. Eta bertan honakoa aurkitu zuten: 1,7 kg marihuana kukuluetan, 2,2 kh marihuana xehatu, 40 gramo anfetamina, 10 pilula arrosa eta 7.000 euro baino gehiago, besteak beste.