NAN agiria eta pasaportea Iurretan tramitatu ahalko dira urriaren 28an

Anboto

Interesdunek udaltzaingoan eskatu beharko dute hitzordua urriaren 23an, 08:30etik aurrera. Hitzorduak agortu bitartean emango dira.

Urriaren 28an, NAN agiria eta pasaportea egiteko zein berritzeko unitate mugikorra jarriko dute Iurretako Askondoko karpan.

Hori horrela, interesa dutenek, hitzordua hartzeko aukera izango dute urriaren 23an, 08:30etik aurrera, udaltzaingoaren bulegoan. Hitzorduak agortu bitartean emango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!