Legegintzaldi honetarako aurreikusitako programaren %85 beteta edo gauzatze-bidean dago. Iurretako EAJk azaldu duenez, "hauteskunde-programan jasotako 60 ekintzetatik 43 gauzatu ditugu, eta beste zortzi martxan daude". Gaineratu dutenez, "programan lehentasunezkotzat jotako jarduera guztiak eginda edo bideratuta daude. Tartean daude Bidebarrietaren eraberritzea, etxebizitza berrien garapena, HAPOaren garapenean emandako urratsak, mugikortasunaren eta TaxiAuzune zerbitzuaren hobekuntza, trantsizio energetikoa eta gazteei zuzendutako zerbitzuen indartzea".
Jeltzaleek nabarmendu dutenez, "Elixosten garatutako 80 etxebizitzak, eta, Bideondon eta ZAGA lantokiak utziko duen orubean etxebizitzak eraikitzeko emandako pausoek babeseko eta prezio tasatudun etxebizitza eskaintza handitzea ahalbidetuko dute". Gaineratu dutenez, bestak beste, hutsik dauden etxebizitzak alokairura bideratzeko eta Eleixaldeko udalaren lokalak etxebizitza-dotazional bihurtzeko aukerak aztertzen dihardue. Iurreta "irisgarriagoa" eta "lotuagoa" izan dadin ere lan egin dela gogoratu du EAJk. “Hauteskunde-programak zentzua du proposamenak ekintza zehatz bihurtzeko balio duenean. Iurretan aurrera egin dugu hartutako konpromiso gehienetan eta, batez ere, datozen urteetan herriarentzat garrantzitsuak izango diren hainbat proiektu bideratuta ditugu”, nabarmendu dutenez.