Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Iurretan, alokairu faltsuen bitartez dozenaka pertsonari iruzur egin dielakoan

Anboto

Astelehenean 41 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Iurretan. Aurretik 4 aldiz atxilotu izan dute. 

Ertzaintzak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, gizon bat atxilotu zuten astelehenean Iurretan, ustez alokairu faltsuen bitartez dozenaka pertsonari iruzur egiteagatik. Oharrean azaldu dutenez, ikerketa uztailean hasi zuten, zenbait lagunek Bilboko Ertzain-etxean jarritako salaketen ondorioz. "Atxilotuak plataforma baten bidez alokairu turistikorako zen etxebizitza bat erreserbatzen zuen egun batzuetan, bere benetako nortasunarekin bat ez zetozen datuekin identifikatuta. Gero, etxebizitza hori beste plataforma batean argitaratzen zuen, iraupen luzerako alokairurako eraikin gisa eskainiz. Oporretako etxebizitza gisa alokatuta zuen egunetan, hortaz aprobetxatuz, egonaldi luzerako alokatzeko interesa zuten pertsonei erakusten zien eta alokairu-kontratuak formalizatzen zituen, hasierako fidantza eskatuta. Modus operandi hori jarraituz, hainbat kontratu formalizatu zituen pertsona desberdinekin eraikin beragatik eta denbora berean", esan dute Segurtasun Sailetik. 

Oraingoz 36 biktima identifikatu direla, eta 44.000 euroko iruzurra egin dela jakitera eman dute

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!