Jon Koldo Bikandik irabazi du behi piriniotarren lehiaketa, Gernikako Urriko Lehen Astelehenean

Anboto

Atzoko Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko irudi bat (Argazikia: Gernikako Udala)

Iurretarrak lehenengo sariak eskuratu ditu abeltzain onenaren, behi heldu onenaren eta zezen gazte onenaren kategorietan. Iaz ere Bikandi ganadutegiakia izan zen nagusi Gernikan.

Urriko Lehen Asteleheneko azoka ospatu zuten atzo Gernika-Lumon. Bertako abelburu piriniotarren lehiaketa Jon Koldo Bikandik irabazi zuen. Iurretarraren behiek hainbat sari eskuratu dituzte: abeltzain onenaren saria, behi heldu onenarena eta zezen gazte onenarena.

Behi gazte onenaren saria Nafarroako Uztarrozek jaso zuen, eta Gipuzkoako Aitor Aranak, zezen heldu onenaren saria. Intseminazio artifizialaren atalean Orozkoko Narbaiza Anaiak nabarmendu ziren. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!