Jai batzordeak Mozorro Eguna antolatu du zapaturako, eta, gau giroa berotzeko, Skabidean eta Errota taldeak gonbidatu dituzte. Gaur tortilla txapelketa eta bertso jaialdia egongo dira, eta domekan nekazaritza eta artisautza azoka, besteak beste.
EGITARAUA
URRIAK 2 (PESCAITO EGUNA)
- 19:30 El Reciclador 10 bakarlariaren kontzertua Dantzari plazan.
- 20:30 Tortillen aurkezpena Dantzari plazan.
- 22:00 Bertso saioa Kepa Arroitajauregi frontoian. Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Amets Arzallus. Gai jartzailea: Ainhoa Urien.
- 00:00 Erromeria plazan:· Oxabi.
Ondoren: Xaukena Xauk eta Totozer MJ.
URRIAK 3 (MOZORRO EGUNA: APIRILEKO FERIA)
- 12:30 Mozorroen kalejira: Askondotik hasita, herriari itzulia egingo diote.
- 13:00 Poteo girotua Josepa Kale-Kale taldeagaz.
- 15:00 Herri bazkaria Askondon.
Ondoren, kuadrilla ikuskizuna. - 18:00 Sakatu elektrotxaranga herrian zehar.
- 22:00 Kontzertuak plazan:
· Skabidean
· Errota.
Ondoren: L3S x Trixi eta Dixi MJ.
URRIAK 4 (ERROSARIO EGUNA)
- 10:30 Dantzari eta agintarien kalejira Montoitik plazara.
- 11:00 - 14:00 XXVI. Nekazaritza eta artisautza azoka Olaburun.
- 12:00 Dantza saioa plazan. Talde gonbidatua (Xareu d’ Ochobre, Avilés) eta Iurretako Dantzariak.
- 18:00 Herri kirol erakustaldia: Iparraldeko jokoak, aizkolariak eta harri jasotzaileak.
- 19:00 Iurretako Dantzariak plazan. Ondoren, jaietako errifen zozketa.
- 20:30 Herri afaria eta erromeria Lorratz taldeagaz, plazan.
- 22:00 Jaien amaiera ohiturazko bertsoak kantatuta.