Ibilbide nagusiak Aramotz, Mugarrikolanda eta Marmol aldetik igaro dira. Gaitasun eta adin guztietarako hiru ibilbide prestatu ditu Zaldai mendi taldeak: laburra, 14 kilometrokoa eta Mugarraren azpialdetik pasako dena, eta Txiki Martxa, 4 kilometrokoa, Garaizartik eta Bereziganetik igaroko dena. Umeentzako ibilbiderik aproposena izango da azken hori. Era berean, ibilbide laburra (14 kilometrokoa) beste hiru kilometrogaz luzatu gura duenak horretarako aukera izango du, martxari Katazka, Mugarrikolanda eta Marmol gehituta.