Iurretako Kirol Taldeak izaera solidarioa duen futbol torneoa antolatuko du zapatuan. Torneoaren bidez batutako dirua jaiotzatiko kardiopatien inguruko Bihotzez elkartera bideratuko dute.
Torneoa Larrakozelaian jokatuko da eta haur-kategoriako eta kadete mailako seina taldek jokatuko dute. Haur-kategorian honako taldeak etorriko dira: Iurretako B, Ezkurdi, Durangoko A, Elorrio, Artibai eta Ermua Blues. Kategoria honetako torneoa goizez jokatuko da, 09:00etatik aurrera. Finala 14:00etan hasiko da.
Kadete mailan Iurretako B, Durangoko A, Durangoko B, Ezkurdi B, Urrekolarrako eta Baskauri taldeek parte hartuko dute. Torneo hau arratsaldez jokatuko da, 15:00etatik aurrera. Finala 19:30ean hasiko da. Partidu guztiek 25 minutuko iraupena izango dute.