Domekan harri-zulatzaileen Bizkaiko txapelketa lehiatuko dute Iurretan. Askondoko aterpean izango da, 11:00etatik aurrera.
Zazpi lehiakide ibiliko dira txapelaren bila: Jon Aboitiz (Piratak), Igor Benito (Burdin Gazteak), Iban Muñecas (Burdin Gazteak), Iban Kalabozo (Aldai Alde), Sergio Gomez (Kabiezes), Koldo Plazas (Errekatxo) eta Ivan Terreros (Errekatxo).
2025eko txapelketa Leion jokatu zen iazko abenduan eta Jon Aboitiz geratu zen txapeldun marka honekin: sei zulo eta 9 zentimetro. Aurten txapela berritzen saiatuko da. Hautagaien artean beste izen batzuk ere nabarmendu daitezke, hala nola, iazko azpitxapelduna den Koldo Plazas eta Bizkaiko txapelketa hainbat bider irabazi duen Sergio Gomez. Denek 30 minutuko lana burutu beharko dute.
Zaku eramateen opena ere egongo da lehiakide birekin: Igotz Ardeo (Getxo HKT) eta Gari Elorriaga (Arkupe Sustabiz KE).

Iazko sari banaketako irudia.