Iurretan, Gaztetxea berriro zabaldu zeneko 5. urteurrena

A.B.

Iurretako Gaztetxeak berriro ateak zabaldu zituela bost urte beteko dira asteburuan. Bada, urteurren borobila ospatzeko, ekitaldi sorta antolatu dute zapaturako. Kelebetuek musika ipintzen arituko dira, 18:00etan hasita. Ondoren, 19:00etan, familia argazkia ateratzeko ordua ipini dute.

Gaztetxearen ibilbidea ospatzeko antolatu dituzten kontzertuak 22:00etan hasiko dira, Gazte Asanbladako kideek jakinarazi dutenez. Lau musika talde igoko dira oholtzara: Aihotz, Nehor, Barrrk eta Reketabe. Jai giroak goizeko ordu txikiak heldu bitartean iraungo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!