Iurretako kofradiek 53. Laixiar Eguna ospatuko dute domekan

Aitziber Basauri

Iurretako Kofradiek euren egun handia izango dute domekan. 53. Kofradi Eguna izango dute herriko sei kofradiek –San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa– Laixiar zelaian, Iurretako Kofradien Batzordeak antolatuta.

Axmokilen ikurrina jartzeko hitzordua ipini dute, 11:00etan. Ondoren, kofradietako ordezkariek Batzar Nagusia egingo dute. Urteko kontu ematea 12:00etan hasiko da. Lanak amaituta, eta usadioari jarraituta, jai giroa izango da nagusi Laixiarren.

Dantzarien erakustaldia egongo da, eta herriko trikitilariek bazkalaurrea girotuko dute. Arratsalderako plana ere egin dute. Igel jokoa antolatu dute, eta Triksi eta Diksi musika jartzaileek bazkalosteko orduak alaituko dituzte. Bertsorako tartea ere izango da, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Egunean zehar pernil-jokoa egingo dutela gaineratu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!