Hogeita bost urteko ibilbidea borobiltzeko, 50 diziplinatan banatutako eskaintza Iurretako Ibarretxe kultur etxean

A. M.

Iurretako Ibarretxe Kultur Etxeak 26/27 ikasturterako egitaraua aurkeztu du gaur. 25 urteko ibilbidea bete du programa honek; aurten, 800 plaza eskainiko dituzte, askotariko diziplinetan banatuta. 

Aurtengo berrikuntzen artean, osasun fisikoa eta mentala sustatzeko diseinaturikoak nabarmendu ditu Zorione Fundazuri zinegotziak. "Dantza Fitness, Gimnasia intentsiboa, pilates edota sevillana dantzak eskainiko dira, besteak beste. Bestalde, Agora plaza eta Jabekuntza eskolaren bidez integratzeko eta ahalduntzeko ekimen berriak eta pertsona migratzaileentzako ekintzak ere azpimarratu daitezke", azaldu du. Oskar Koka alkateak, ostera, urteotako ibilbidea nabarmendu du. "25 urte daramatzagu Ibarretxe kultur etxea Iurretan kultura, arteak eta berdintasuna elkartzeko, integratzeko eta zabaltzeko gune bihurtzen. Gure baliorik handiena auzokideen parte hartzea da, hori barik, proiektu honek ez bailuke zentzurik izango". 

Iurretan erroldatutako pertsonek irailaren 8tik 18ra bitartean eman ahalko dute izena, eta gainontzekoek irailren 15etik 18ra bitartean. Eskaera goizez egin ahalko dira HAZen, edota arratsaldez kultur etxean; telematikoki ere egin ahalko da izen ematea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!