LABek azaldu duenez, heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira oraindik. Hildako 51 urteko beharginak hilabete eta erdi zeramatzan paper fabrikan lanean. Mobilizazioan sindikatuek "prekaritatea" salatu dute lanean zebilela gertatu zen ezbeharra eta. Hildako langilearen senitartekoek ere protestan parte hartu dute. LAB sindikatuak esan duenez, “tankean zegoen lanean eta txarto sentitu zen. Saiatu ziren suspertzen, baina ezin izan zuten. Aztertzen ari dira material kutsagarriren baten eraginez izan zen ala ez, hau da, heriotza traumatiko edo ez traumatikoa izan zen”, gehitu dute LABekoek. Oraindik azterketak egiten ari dira eta argitzeko dago heriotzaren arrazoia.