51 urteko langile bat hil da Iurretako lantoki batean

Anboto

Ertzaintzak jakitera eman duenez gertakaria atzo gertatu zen. 

Atzo eguerdian 51 urteko langile bat hil zen Iurretako lantoki batean, Arriandiko paper fabrika baten. Lanean zebilela gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzak jakitera eman duenez, osasun-langileak bertaratu ziren arren ezin izan zuten honen bizia salbatu. 

LAB sindikatuak esan duenez,  hilabete eta erdi zeramatzan bertan lanean. “Tankean
zegoen lanean eta txarto sentitu zen. Saiatu ziren suspertzen, baina ezin izan zuten. Aztertzen ari dira material kutsagarriren baten eraginez izan den ala ez, hau da, heriotza traumatiko edo ez traumatkoa izan den”, gehitu dute LABekoek. Bestalde,  inguruko neurketak egin dituela Osalanek, lan ikuskaritzak eta suhiltzaileek esan dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!