Autobus batek su hartu du Iurretan, N-634 errepidean

Anboto 2026ko uztailaren 5a

Bizkaibuseko autobus baten atzeko aldean piztutako sutea amatatu dute suhiltzaileek. Bitartean, errepidea itxi egin behar izan dute.

Bizkaibuseko autobus batek su hartu du  Iurretan, N-634 errepidean, 20:45 inguruan. Errepidea moztu egin behar izan dute eta suhiltzaileek sua berehala amatatu dute. Hasieran txandaka bideratu dute trafikoa, baina dagoeneko errepidea zabalik dago. Ertzaintzak azaldu duenez, ez da zauriturik izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!