Iurretako Udalak behin betiko onartu du Zaga fabrika izan zena botatzea ahalbidetuko duen hirigintza hitzarmena. Horri esker Bidebarrieta kalea birmoldatuko du udalak. Izan ere, eraikina bota ondoren geratuko den orubean 108 etxebizitza eraikiko dira; horietatik %40 babes publikoko etxebizitzak izango dira (erdia babestutako etxeak izango dira eta beste erdia tasatutakoak). Gainontzeko etxebizitzak libreak izango dira. Hirigintza hitzarmenaren aldeko egin du gobernu taldeak. EH Bildu eta PSE-EE abstenitu egin dira.
Udaletik jakitera eman dutenez, jabeek "konpromiso irmoa" hartu dute eraikina eraisteko proiektua aurkezteko, eta, lehen fasearen exekusioari "berehala" ekiteko. Dagokion baimena jaso bezain laster ekingo zaio lehen fase horretan, "Bidebarrieta kaleari espazio gehiago emango dion lehen horma-tartea botako da", udal arduradunek azaldu dutenez. Eraikina osorik botatzen ez den bitartean —urbanizazio-proiektuaren fase orokorraren barruan dago hori— jabeek eraikina izkutatzeko beharrezko neurriak hartuko dituela gaineratu dute, "eta une oro segurtasun- eta osasungarritasun- baldintza egokiak" bermatuko dituztela.
Oskar Koka alkateak jakin eragin duenez, "Zaga botatzea eta hirigintza hitzarmena onartzea mugarri garrantzitsua da Iurretarentzat. Bidebarrieta bezalako gune estrategiko bat hiri-berroneratzeaz gain, iurretarrek herrian bizitzen jarraitzeko aukerak zabaltzen ditugu, etxebizitza babestuaren aldeko apustu argi bategaz".