Juan Mari Areitiori esker oneko ekitaldia egingo diote irailean

Anboto 2026ko ekainaren 30a

Durangaldeko Bertso Eskolak antolatutako ekitaldian bertsolari iurretarraren ibilbidea gogoratuko dute. Ondoren, bazkaria egingo da. 

Juan Mari Areitio bertsolari iurretarrari esker oneko ekitaldia egingo diote irailaren 19an. Durangaldeko Bertso Eskolak antolatutako ekitaldian Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Alaitz Areitio eta Xabier Amuriza bertsolariek parte hartuko dute. Baita Durangaldeko Bertso Eskolak eta Gorka Valdes & Hektor Folk taldeak ere, aurreratu dutenez. Areitoren lagunek ere ez dute hutsik egingo.

Esker oneko ekitaldia plazan izango da, 12:30ean. Ondoren, bazkaria egingo dute Montoste elkartean. Horretarako, Gauargi tabernan eman behar da izena, antolatzaileek azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!