78 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Iurretako Ibaizabal errekan

Anboto 2026ko ekainaren 22a

Ertzaintzak abisua jaso du gaur goizean, 08:20an, errekan gorpu bat ikusi dutela ohartaraziz. Berehala, larrialdi zerbitzuak aparkalekuaren atzealdera bertaratu dira.

Gaur goizean, 08:20 inguruan 78 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Iurretako Ibaizabal errekan, Padureta inguruan, Iurretako aparkalekuaren atzeko aldean. Ertzaintzak abisua jaso du errekan gorpu bat ikusi dutela ohartaraziz eta larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira. Gizonaren gorpua aurkitzeagaz batera ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, autopsia egiteko zain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!