PSE-EEk alokairu sozialeko etxebizitzak eskatu ditu Iurretan

Anboto 2026ko ekainaren 18a

PSE-EEk etxebizitza eskuratzeko neurri  "errealak" hartzea eskatu du.

Alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzearen aldeko apostu egin du PSE-EEk, ohar batean jakitera eman duenez. Hartara,  gorbernu taldeari azalpenak eta "gardentasuna" eskatu dio. Era berean, etxebizitza eskuratzeko neurri  "errealak" hartzea eskatu ditu.

Alokairuen ahalegin-indizea eguneratzea eskatuko du Iurretako Udalak, eta datuek hala adieraziz gero, Iurreta tentsio handiko eremu izendatzeko eskaria egingo dute Eusko Jaurlaritzari. Halaxe onartu zen azken udalbatzarrean. Hala ere, Julen Calleja zinegotzi sozialistaren berbetan, "aurkeztutako gainontzen neurriak atzera bota ziren, eztabadaida eta azalpen gabe". Nabarmendu duenez, "Iurreta tentsio handiko eremu izendatzeak alokairua zuzentzeko aukera emango duen arren, herrian alokairu sozialeko etxebizitzak behar dira. Horregaitik, Elixosten udalaren jabetza diren lokala etxebizitza sozial bihurtzea proposatu genuen. Bestalde, Bizigune egitasmoa ezagutarazteko kanpaina abiatzea eta Etxebizitza Plan bat garatzea proposatu zituen. "Gazteek etxebizitza eskuratzeko aukera izatea da gure lehentasunetariko bat".

Callejaren berbetan, "gatxa da etxebizitzaren inguruan etengabe egiten dituzten diskurtsoak serioski hartzea. Etxebizitzak ez du asmo oneko adierazpen gehiagorik behar, ezta titular gehiagorik ere. Borondate politikoa, konpromisoa eta benetako neurriak behar ditu. Izan ere, berba asko egiteak eta ezer gutxi egiteak ez du konpontzen etxebizitza duina lortzeko zailtasun gehien dituztenen arazoa ". 

PSE-EEk berriz ere aurkeztu ditu landutako proposamenak Hirigintza Batzordean eztabaidatzeko. "Egoera larria da. Gainera, HAPOak babeseko 20 etxebizitza baino ez ditu aurreikusten". Sozialisten apostua "argia" da: " etxebizitza eskuratzeko neurri errealak hartzea eta babeseko etxebizitza gehiago eraikitzea gazteek euren proiektua Iurretan garatzeko aukera izan dezaten".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!