Gertasport Kirol Klubak Futbol Festa antolatuko du zapatuan. Urtero lez, kirola elkartasunarekin uztartuko dute eta ekimenagaz batutako dirua Aspanovas, minbizia duten haur eta nerabeen gurasoen Bizkaiko elkarteari emango diote.
Ekimena Iurretako Larrakozelai futbol zelaian garatuko da, 10:00etatik 14:00etara. Bertan hiru zelai jarriko dituzte, futbolaren inguruko jolasekin beteta. Aurtengo nobedade bat da, umeek ez ezik helduek ere parte hartuko dezaketela ekintzetan.
'Cuencas Mineras' torneoko txapeldun
Joan zen asteburuan Gertasporten kimu mailako nesken taldeak Ortuellako 'Cuencas Mineras' torneoko Zilarrezko Fasea irabazi zuen. Urte bat nagusiago ziren taldeen kontra jokatu arren, txapelketa bikaina osatu zuten garaikurra eskuratuz. Finala Eibar taldearen aurka irabazi zuten, penaltietan.