Makina batean besoa harrapatu duen langile bat Galdakaoko ospitalera eraman dute

Anboto 2026ko ekainaren 11

Iurretako Arriandi poligonoko enpresa batean gertatu da lan istripua. 

Iurretako Arriandi poligonoko lantoki batera suhiltzaileak bertaratu behar izan dira makina batean besoa harrapatuta gelditu zaion pertsona bat askatzeko. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, langilea Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!