Martxan ipini dituzte ur-txorrotak Iurretan

Anboto 2026ko ekainaren 9a

Askondon dauden ur-txorrorak 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara egongo dira erabilgarri. Iurretako Udalak jakitera eman duenez, beroari aurre egiteko "aterpe klimatikoak" sortzeko lanean ari dira.

Iurretako Udala lanean ari da "hiri-babesleku klimatikoak" planifikatzeko eta sortzeko. "Espazio irekiak eta itxiak izango dira, herritarrak babesteko erosotasun termikorako eremu gisa daude diseinatuta", udal arduradunek ohar batean azaldu dutenez.

Helburu horrekin ipini zituzten ur-txorrotak Askondon. Dagoeneko erabilgarri daude, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Gainera, udalak Maspeko berdegunea "sendotu" duela eman dute jakitera. "Naturalizatutako espazio horrek birika berde eta babesleku klimatiko egoki gisa funtzionatzen du udalerrian, landarediari, uraren hurbiltasunari eta itzalguneei esker, eta giro ezin hobea eskaintzen du sargori handieneko egunetan atseden hartzeko", azaldu dutenez.

Udal ordezkariek eskatu dute ur-txorrotak arduraz erabiltzea, eta gogoratu du oinetakoak erabili behar direla.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!