[ARGAZKI GALERIA] Punta-puntako trikitilariak Iurretako jaialdian

Jone Guenetxea 2026ko ekainaren 7a

Bakixako kultur elkarteak antolatuta, Iurretako Trikitixa Jaialdia egin zuten atzo. 

Giro paregabean ospatu zuten atzo Iurretako Trikitixa Jaialdia, Bakixa auzoan. Musikari ezagunak igo ziren oholtza gainera: Lehenengo, Itzeder, Txibiltter, Garixe eta Txino trikitilariak. Ondoren, Araitz, Xabi eta Igor Etxaniz. Jarraian Arene eta Uxue. Petite eta Bereikuatarrak izan ziren hurrengoak jai giroa berotzen, eta jarraian Maiztegiko ikasle eta ikasle ohien txanda izan zen. Imanol Intxausti, Xabi Arakama eta Iñaki Larrañagaren eta, Zabaleta eta Motrikuren saioekin amaitu zuten jaialdia. Afariagaz amaitu zen jaialdia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!