Durangaldeko taldek bik parte hartuko dute Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketan

Anboto 2026ko ekainaren 4a

Azken Bizkaiko Taldekako Txapelketako irudi bat (Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea)

Durangaldeko bertsolari talde bi arituko dira asteburu honetan abiatuko den Bizkaiko Taldekako Txapelketan: Lirio Loreak eta duranGALDUEK.

Lehenengo fasean bost kanporaketa jokatuko dira, horietariko bat Iurretan. Ekainaren 6an izango da, Abadetxean, 12:00etan. Bertan, Lirio Loreak (Durangaldea), Itallen (Larrabetzu) eta Pirata Eskola (Urduliz-Plentzia-Gorliz-Lemoiz) taldeak arituko dira. Eskualdeko bigarren taldeak Gernikan jokatuko den kanporaketa saioan parte hartuko du, ekainaren 12an.

80 parte hartzailetik gora

Bizkaiko Taldekako Txapelketak Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi. 2017an jokatu zen txapelketa lehenengoz, eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da. Guztira, 14 taldek eman dute izena, eta, beraz, 80 parte hartzailetik gora izango dira. Finalaurrekoak eta finala irailaren 12an jokatuko dira, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egunagaz batera.

Finalaurreko bi jokatuko dira; batean hiru talde eta bestean bi arituko dira. Finalerdi bakoitzeko talde irabazleak jokatuko du finala. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!