Lehenengo fasean bost kanporaketa jokatuko dira, horietariko bat Iurretan. Ekainaren 6an izango da, Abadetxean, 12:00etan. Bertan, Lirio Loreak (Durangaldea), Itallen (Larrabetzu) eta Pirata Eskola (Urduliz-Plentzia-Gorliz-Lemoiz) taldeak arituko dira. Eskualdeko bigarren taldeak Gernikan jokatuko den kanporaketa saioan parte hartuko du, ekainaren 12an.
80 parte hartzailetik gora
Bizkaiko Taldekako Txapelketak Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria indartzea du helburu nagusi. 2017an jokatu zen txapelketa lehenengoz, eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da. Guztira, 14 taldek eman dute izena, eta, beraz, 80 parte hartzailetik gora izango dira. Finalaurrekoak eta finala irailaren 12an jokatuko dira, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egunagaz batera.
Finalaurreko bi jokatuko dira; batean hiru talde eta bestean bi arituko dira. Finalerdi bakoitzeko talde irabazleak jokatuko du finala.